« NAFARROAKO IRATZARRI CREE QUE BATASUNA ESTÁ EN SU DERECHO DE LLEVAR A CABO EL ACTO DEL B.E.C | Página de inicio | GORA NAFARROA »

14/01/06

NAFARROAKO IRATZARRIK BEC-EKO EKIMENA EGITEKO BATASUNAK ESKUBIDE OSOA DUELA DIO

       Alderdi politiko baten eskubide politikoak kolokan jartzea demokraziaren aurka egitea da, politikan partehartze eskubiderik gabe  ez baitago benetako demokraziarik. Alde honetan NAFARROAKO IRATZARRIren ustez PP eta PPren sateliteak diren Ermuako Foroa bezalako taldeek hartu duten jarrera, BECeko ekitaldiaren debekua eskatuz, guztiz demokraziaren aurkakoa da. Talde hauen helburu bakarra Euskal Herrian normalizazio politikoari eta ustezko bake prozesuari trabak jartzea baino ez da. Hala ere Gazte Taldearen ustez ez da harritzekoa PPren saiakera, Rajoyren alderdiak demokraziari dion errespetu gabezia ikusirik.
        Modu honetan, NAFARROAKO ARALAR-GAZTEAKek esan duenez Batasunak BECeko ekitaldia egiteko eskubide osoa dauka, azken batean, biltze eskubidea eta politikan partehartze eskubidea pertsona guztiek ditugun  eskubide zibilak direlako.
        Aldi berean NAFARROAKO IRATZARRIK begi onez ikusten dituela Madrileko Gobernuak eman dituen distentsio pausuak nabarmendu du, baina Alderdien Lege antijuridikoa gainditzea beharrezkoa dela gaineratu du. Zentzu honetan, Batasunak pausu hauei erantzuna eman beharko liekeela BECeko ekitaldian, ETAri suetena eskatuz eta  bide politikoei soilik helduz esan du IRATZARRIK. 

16:55 Anotado en Euskal-Herria | Permalink | Enviar a Email