« "NaBai busca sacar a la derecha del poder, pero también gobernar para todos y no sólo para los privilegiados" | Página de inicio | Txentxo Jimenezi elakrrizketa Berrian »
16/02/06
NAFARROA BAI, NAFARROA ERALDATZEKO GILTZA
Nafarroa Bai izango da 2007an Nafarroak beharrezkoa duen aldaketa eragingo duen giltza, NAFARROAKO IRATZARRI-ren aburuz.
Nafarroako egoera politikoa benetan latza da ikuspuntu ezberdinetatik ikusita, gazte taldeak esan duenez. Horrela, UPN-CDNren gobernuak egiten ari den eskubide sozialen urraketa, hezkuntza eta ongizate sozialaren egoera penagarriekin, edota Sanz eta bere gobernukideen euskaldunon eskubideen etengabeko gutxiespena, besteak beste egoera larri honen adibide ditugu.
Bestalde, Eguesibar, Humanismo y Democracia fundazioa delakoa, La Montañesa, edota Nafarroako Ubidea bezalako agerturiko ustelkeria kasuak, Nafarroako eskuindarren gobernua jada erabat agortua dagoenaren zeinu garbia dira, eta argi utzi diote nafar gizarteari UPNren interes bakarra bere ingurukoak aberastearena baino ez dela, legez kanpo egitea ere berdin zaielarik.
Gazteok jasaten dugun egoera ere UPN eta CDN agintean izanda ez da hobea. Gaur egungo gobernuaren gazte politika guztiz ezegokia da gazteon interesendako. Gazteon eskaerak aintzakotzat hartu ez eta, horren ordez gaztetxeak ustu baino ez dute egiten, gazteok geure kabuz jarduerak egin ahal izatea ekiditen dutelatik .
Egoera honetan nahitaezkoa zaigu Nafarroako gazteoi, baita Nafarroako gizarteari aldaketa polítiko sakona eragitea. Nafarroako marko politikoa aldatu baino, eraldatzeko beharra daukagu. Eraldatze beharra dugu eskuin espainolistaren ustelkeriarekin behin betikoz amaitzeko. Eraldatze beharra dugu gizarte politika eraginkorrak martxan jarri ahal izateko, Nafar hiritar guztiok eskubide sozial guztiak berdintasunez bermaturik izatearren. Eraldatze beharra dugu Nafarroako edozein herriko euskaldunok, Nafarroako edozein lekutan eskubide berdinekin euskaraz komunikatu eta euskaraz bizi ahal izateko. Eraldatze beharra dugu gazteok geure jarduerak era librean eta autogestionatuan aurrera eraman ahal izateko. Eraldatze beharra dago, azken batean, Nafarroan bizi garen guztiok berdintasunean elkarbizi ahal izateko.
Aldaketa sakon hau ez da bakarrik etorriko, alegia. Guk geuk probokatu behar dugu, guk geuk eragin behar dugu, eta guk geuk borrokatu behar dugu Nafarroa benetan eraldatu nahi badugu. Eta horretarako beharrezkoa zaigu indarrak batzea. Behar beharrezkoa zaigu Nafarroako ezkertiar eta progresista guztiok, baskista eta abertzale guztiok, aldentzen gaituena alde batera utzita, batzen gaituenari begiratzea, indar batutze prozesu sakon bati eutsiz. Eta momentu honetan bide honi eusten dion tresnarik hoberena Nafarroa Bai koalizioa da, gaur egun Aralar, EA, EAJ eta Batzarre idarrez osaturikoa, baina Nafarroako talde progresista eta abertzale guztioi irekia dagoelarik.
Horregatik 2007ko Foru eta Udal hauteskundeetan Nafarroa Bai izango delakoa interes handiz hartu du Nafarroako Iratzarri- Aralar Gazteak taldeak azken batean Nafarroa Bai eskuin espainolista boteretik kentzeko giltza izango baita.
13:33 Anotado en Nafarroa | Permalink | Enviar a Email


