« «Benetako bakea» lortzeko giltza gorrotoa gainditzea dela dio Aralarrek | Página de inicio | NARBONAK ADIERAZI DU,NA-BAI KOALIZIOAK EGINDAKO GALDERARI ERANTZUNEZ, ADITUEK ITOIZKO URTEGIARI BURUZ PROPOSATU DITUZTEN SEGURTASUN-NEURRI GUZTIAK HARTUKO DIRELA »
02/03/06
NAFARROAKO LANGILE BATZUK UKITUKO DITUEN “SANYOREN ENPLEGU ERREGULAZIORAKO ESPEDIENTEAK EBAZTEKO KONPROMISOA ETA AUSARDIA” ESKATU DIZKIO BARKOSEK MADRILGO GOBERNUARI
![]() |
Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioko diputatuaren galderari erantzunez, Enplegurako idazkari nagusi Valeriano Gómezek Lan eta Gizarte Arazoetarako Batzordean egin duen agerraldian adierazi du “Gobernuak baimena eman behar diela herri aginteei, aginteok sektore-krisien ondorioz langileak birlaneratzeko prozesuak bultzatu eta osatzeko aukerak eta fondoak izan ditzaten”.
Enplegurako idazkari nagusiak horrela erantzun zion Nafarroa Bai koalizioko ordezkariak egindako galderari; izan ere, Gobernuak industriagabetzearen arriskuari aurre egiteko aurreikusi dituen ekintzen berri jakin nahi izan du Uxue Barkosek. Diputatu nafarrak Sanyoko langile nafarren egoera azpimarratu du, Tuterako eta Bartzelonako lantegiak itxi egin direla duela denbora gutxi jakin ondoren.
Horri dagokionez, diputatu nafarrak adierazi du “Gobernuak konpromisoa hartu behar duela eta langileen interesak defendatzen ausardia handia erakutsi behar duela, enpleguaren erregulaziorako espedienteak ebazte aldera”.
Halaber, arduratuta dagoela esan dio Uxue Barkosek Enplegurako idazkari nagusiari, zeren eta “lan-istripuen tasek ez baitute onera egiten, 2005. urteari dagozkion portzentajeen aldean”. Horrezaz gainera, Barkosek adierazi duenez, “laneko prekarietateari dagokionez, ez dugu aurrerapauso handirik eman”, eta Rodríguez Zapateroren Gobernuak arlo horretan ahalegin handiagoak egin ditzala eskatu du

16:04 Anotado en Nafarroa | Permalink | Enviar a Email