« NAFARROAKO LANGILE BATZUK UKITUKO DITUEN “SANYOREN ENPLEGU ERREGULAZIORAKO ESPEDIENTEAK EBAZTEKO KONPROMISOA ETA AUSARDIA” ESKATU DIZKIO BARKOSEK MADRILGO GOBERNUARI | Página de inicio | Tripartito y Aralar apoyan a las víctimas del 3 marzo »

02/03/06

NARBONAK ADIERAZI DU,NA-BAI KOALIZIOAK EGINDAKO GALDERARI ERANTZUNEZ, ADITUEK ITOIZKO URTEGIARI BURUZ PROPOSATU DITUZTEN SEGURTASUN-NEURRI GUZTIAK HARTUKO DIRELA

Ingurumen ministroa den Cristina Narbonak Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioko diputatuak joan den larunbatean filtratu diren txostenen egiazkotasunari buruz egin dion galderari erantzun dio. Txosten horietan adierazten zenez, Itoiz inguruan ez dago lurrikara-arriskurik.

Barkosek ministroari gogorarazi dionez, Nafarroa Bai koalizioak zenbait ekimen bideratu ondorik Ingurumen Ministerioak agindu dituen azterlan horietan behin eta berriro jasotzen da “Itoizko neurketa- eta segurtasun-sistemak areagotu egin behar direla”.

Narbonak azaldu du Geologoen eta Bide-Ingeniarien Elkargo Ofizialek Itoizko urtegiaren segurtasunari buruz egin dituzten gomendio guzti-guztiak onartzen dituela bere Ministerioak. Ministroak adierazi duenez, gomendio horiek guztiak “jarraibide gisa” igorriko zaizkio Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, “jarraibide horiek guztiak berehala aplikatze aldera”.

Nafarroa Bairen galderari emandako erantzunean, Ingurumen Ministerioaren titularrak esan du “kontu handiz aritu nahi dutenez” urtegiaren frogako betetze eta hustea 10 hektometro kubikora mugatu dela. Ildo horri jarraiki, Cristina Narbonak adierazi du arreta handiz jokatu behar dela segurtasunaren arloan, nahiz eta txosten guztietan urtegia betetzeko egungo egitarauak inolako arriskurik ez duela jasotzen den.

Ministroak argitu duenez, komunikabideei filtratu zaizkien txostenak ez dira behin betikoak, eta Elkargo Ofizialek modu formalean onesten dituztenean aurkeztuko dira Ganberan.

Azkenik, Itoizko urtegiari dagokion ororen jarraipena egin beharra azpimarratu zuen, inguruneko biztanleei lasaitasun osoa emate aldera, baina ez zion erantzun Uxue Barkosek urtegiari segurtasunarren “beste izari batzuk” emateko aukerari buruz egindako galderari.

16:10 Anotado en Nafarroa | Permalink | Enviar a Email