« NAFARROAKO IRATZARRI ANTE EL ANUNCIO DE ALTO EL FUEGO PERMANENTE DE E.T.A | Página de inicio | Konponbidearen alde Bilbora »
27/03/06
Zabaleta: "Gure bizitzetako azken su-etena izan dadila espero dugu"

Patxi Zabaletak, Aralarreko koordinatzaileak, ETAren su-etenaren gainean adierazi zuenez, "gure bizitzetako azken su-etena izan dadila espero dugu". Zabaletaren aburuz, orain Rodriguez Zapaterok zuzentzen duen gobernuari dagokio urratsak ematea kartzeletako politikarekin, "batez ere gaisorik dauden presoekin".
Patxi Zabaletak, bakeak iraunkorra izan dadin, garaiturik eta garailerik gabeko baakea izan behar duela berretsi zuen eta Aralarrek printzipio hori sendotzeko lan egingo duela gaineratu.
Era berean, normalizazio politikoa lortzeko bidean Euskal Herriko alderdiek eta erakundeek aurrera egin behar dutela azpimarratu zuen Zabaletak. Ildo horretatik, Ibarretxeri eta Sanzi urratsak eman ditzatelaa eskatzen die Aralarrek.
17:38 Anotado en Euskal-Herria | Permalink | Enviar a Email


