« "La decisión de no dar licencia a Euskalerria Irratia es fascista y de menosprecio al Parlamento y a la ciudadanía" | Página de inicio | EUSKAL HERRIA, NAZIOA - ABERRI EGUNA 06 »
11/04/06
Euskalerria Irratiari lizentzia ez ematea erabaki faxista da eta Parlamentua eta herritarrak gutxiesten ditu

ARALARren iritziz Nafarroako gobernuaren lehendakariorde Iribar jaunak erabateko lotsagabekeria erakutsi du FMko lizentziak NET 21 eta Nafarroako Unibertsitateko Irratiari eman izanagatik. Hartutako erabakiarekin Nafarroako Epaitegi Gorenaren sententziari men ez egitea adostu du eta haretaz trufatzen da.
Erabaki horrekin UPNk eta CDNk osatzen duten gobernuak jada negargarri bihurtu diren hiru ezaugarri erakusten ditu:
- Bere aldekoa ez den minoriaren kontrako portaera faxista, mespretxua eta jarrera genozida eta euskarazko irrati bati lizentzia ematea adostu zuen Parlamentuaren erabakiarekiko mespretxua.
- Erabaki honek erakusten du ustelkeriarekin duen hartu-emana bestela ezin delako ulertu bi lizentzia eman izana Radio Universidad de Navarra bezalako erakunde bati eta jada desagertuta dagoen NET 21 erakundeari. Nola ez diote enpresariek eta herritarrek Nafarroako gobernuari mesprezua erakutsi eta burla egingo?
- Eta hirugarrenik, agerian geratu da Nafarroako gobernuak euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen gaixo-ezinikusia.
Zentzu horretan, ARALARrek dei zuzena egiten dio Nafarroako Unibertsitateari lizentziari uko egin diezaion, zortzi urte hauetan lizentzia komertzialik ez duela behar erakutsi baitu. Nafarroako Unibertsitateak aurreko zortzi urtetan egin dituen emisioak egiten jarraitzeko ahalmena badauka lizentzia komertzialak betetzen aritu barik.
NET 21 konpainiari buruz, berriz, izan duen ibilbideak jada erakusten du bere itxura.
Hala ere, ARALARrretik uste dugu Iruñerriko eta Nafarroako herritarrak beren proiektuak aurrera ateratzeko gai izango direla eta bere izaeraren ezaugarri den euskararen alde lanean jarraituko dutela, txandako genozidek egiten duten ororen kontra.
Dagoeneko ARALARreko talde parlamentarioak eskatu du Iribarrenen agerraldia eskatu du Parlamentuak hartu duen erabakia azaldu dezan.
17:48 Permalink | Enviar a Email


