« IRATZARRI- ARALAR GAZTEAK llama a participar en los actos que se han organizado en Heleta con motivo del Aberri Eguna ’06. | Página de inicio | Iratzarrik Canariaseko gazte topaketan parte hartuko du »

15/04/06

IRATZARRI- ARALAR GAZTEAKek Aberri Eguna dela Heletan antolaturiko ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du

medium_aberri_eguna_06.gif

IRATZARRI- ARALAR GAZTEAKek Aberri Eguna dela eta ABERTZALEEN BATASUNAK Heletan (Behenafarroa) antolatu dituen ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du. Bertan ARALARek ere hartuko du parte.

 

Gazte Erakundearen aburuz, Euskal Herria Nazioa da bere osotasuean, Ebrotik Atturriraino, horrek esan nahi duen guztiarekin. Modu honetan Euskal Herriko hiritarrak garen heinean, Nazio bezala eta Herri bezala dagozkigun eskubideak aldarrikatzeko legitimazio osoa daukagu eta bereziki idependentzia eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Horrela, IRATZARRI Heletan izango da, berriz ere aldarrikatzeko Euskal Herriak Estatu Subiranoa izateko duen eskubidea, XXI.mendeko Europan Estatu askea eta independentea izateko duen eskubidea, zeinean ezkerraren hastapen handiak garatu ahal izango diren.

 

Horrengatik guztiagatik, IRATZARRI-ARALAR GAZTEAKek bere burua abertzaletzat hartzen duten guztiei, bere burua independentistatzat hartzen duten denori, igande honetan, Aberri Eguna dela eta,  Apirilak 16, Heletan izando diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatzen die, denon artean Euskal Herria Nazioa del aldarrikatzeko, eta Nazioa den heinean independente izateko eskubidea duela aldarrikatzeko.

12:27 Anotado en Euskal-Herria | Permalink | Enviar a Email